Urkulu

 

Areanotik minutu gutxira, Urkuluko urtegia dago, Parke Naturalerako sarreretako bat eta inguruneko erakargarri nagusia. Urkulu leku ikusgarria da, ezezaguna oraindik ere jende askorentzat. Bisitari ugariren ustez, paisaiak Suitzako paisaia bukolikoak ekartzen ditu gogora

Urkuluko ingurunea euskal paisaia tipiko idilikoa da: ur garbi eta urdineko aintzira, berde bizi koloreko zelaiak, landa-elizen eta menditzarren inguruan barreiaturiko baserri zuriak. Zonaldeak dena dauka kirolaz, pasierez, argazkilaritzaz, hegaztien behaketaz… gozatzeko, baina, batez ere, deskonektatu, erlaxatu eta naturarekin bat egiteko.