Kurtzebarri

 

Landetxe parean, Kurtzebarri mendi ikusgarria (1.146 m) dago, enblematikoenetako bat Aizkorri-Arazko Parke Naturala osatzen dutenen artean. Parke Naturala bertako mendi, magal eta basoen paisaia-edertasunak bereizten du. Ingurune ezin hobe naturarekin harremanetan  jarduerak egiteko: xendazaletasuna, BTT, mendi-ibiliak, espeleologia…

Landetxetik metro gutxira, igoerari hasiera ematen dion bidexkarako sarbidea dago. Mendi-gailurretik ikuspegi zoragarriez gozatu ahal izango duzu: Urkuluko urtegia eta Debagoiena haranaren zati handi bat.