Aizkorri-Arazko Parke Naturala

 

Bertan, jatorrizko basoen zati handi bat kontserbatzen da, batik bat pagadiak (% 40), baina hariztiak ere badaude, eta hortxe kokatzen dira Euskal Herriko mendi-gailur garaienak.

Parkeko fauna ere nabarmentzekoa da: harrapariak zein desagertzeko zorian dauden ornogabeak.

Halaber, Aizkorri-Arazko Parke Naturaleko ondare kulturala oso aipagarria da. Aukera dago goi-mailako erlijio-gune bat ezagutzeko, Arantzazuko santutegia, edo monumentu megalitikoak, hala nola ikazgintzarekin eta artzaintzarekin loturiko antzinako egiturak.