GASTRONOMIA

Euskal Herrian , gure kulturan, ondo jateak garrantzi handia dauka. Euskal gastronomia ezagutzeko, ondokoa egin beharra dago: sukaldaritza tradizionalaren baitako plater tipikoak dastatu, bertako produktuen ekoizpen-guneak ezagutu, landa-azokak bisitatu eta, jakina, gure euskal pintxo ospetsuak dastatu.

– Sukaldaritza tradizionala: betiko erretegi eta jatetxeek euskal gastronomiaren funtsak eskaintzen dituzte, maila goreneko elikagaietan oinarrituta eta puntuan-puntuan prestatuta.
– Azokak: sukaldeetako lehengaiak baserriko produktuen azoketan daude; esaterako, Arrasaten hilaren hirugarren larunbatean egiten da.

– Museo gastronomikoak eta ekoizpen-guneak: kultura eta hedapen gastronomikoa uztartzen dituzte. Gertutasunagatik, ondokoak nabarmentzen ditugu: Mendibitzu Baserria eta bertako ekoizpen ekologikoko gaztak eta Gatzaren Museoa, Leintz-Gatzagan..
Pintxoak: Donostiako taberna-barretako “pintxoak” paregabeak dira. Halere, Aretxabaletan zein Eskoriatzan ere baduzu euskal pintxo goxoak dastatzeko aukera.
Sagardotegiak: bakailaoan eta txuletan oinarrituriko menuak, giro ezin hobeak eta kupeletatik jariatzen den sagardoak paregabeak bilakatzen dituzte sagardotegi tipikoak.

– Elkarte gastronomikoak: elkarte pribatu tradizionalak dira; bertan, kideek baino ez dute egiten sukaldean, beraz, bisitariak sartuko dira kideren baten lagunak izanez gero.

Bitxikeriak: inguruneko gastronomia Gipuzkoako tipikoa da. Halere, esteka honetan bi produktu esklusibo ageri dira: batetik, “buzkantzak” edo Arkarazo auzoan tradizionalki San Millan egunean prestaturiko arkumezko odolosteak; bestetik, arrautza eta txorizoa daramatzan ogizko opila, amandreek garizuman eman ohi dietena beraien semebitxiei.