ORNITOLOGÍA

foto06

Urkuluko urtegia: Landetxetik 2 kilometro eskasera, Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren barruan, urtegi eder hau dago. Inguruneko paisaiaren edertasunak ez du parekorik hegaztiak behatzeko orduan.

Urkulu hegazti-fauna interesgarri baino interesgarriagoa duen Euskadiko barnealdeko urtegietako bat da, eta, era berean, murgil handiaren Gipuzkoako negupasarik handiena du.

Guztira, 99 hegazti-espezie ugaltzen dira Urkulun eta inguruan, besteak beste, murgil handia, katalogatuta dagoena eta Urkulun duena Gipuzkoan egiaztaturiko ugalketa-gune bakarra. Halaber, nabarmentzekoa da lertxun hauskarak urte osoan izaten direla bertan.

Urkulu hegazti migratzaileentzako negupasa eta atsedenleku gisa nabarmentzen da, eta 127 hegazti-espezie baino gehiago aurkitu dira; horietatik 36 Mehatxaturiko Euskal Espezieen Katalogoan jasota daude, eta beste 24 Espainiako Hegaztien Liburu Gorrian.

Arabako hezeguneak: Areanotik ordu erdira baino gutxiagora, Ullibarriko urtegia dago. Bertatik gertu, beharbada Euskadiko interes ornitologiko handieneko lekua dago: Salburuako hezegunea.

Barnealdeko hezegune biek eratzen dute hegazti itsastarren Euskal Herriko hazkuntza-gune nagusia. Salburuan, Iberiar penintsulan ugaltzaile gisa ezohikoak diren anatidoak daude, esaterako, udako zertzeta, cuchara comun , murgilari mottoduna (urte batzuk baino ez) eta ipar-ahatea (baita Ullibarri-Gamboan ere). Salburuan, amiltxori txikiaren populazio ugariak hazten dituzte; Ullibarri-Gamboan, aldiz, murgil handiarenak, eta lertxun gorria ere badago.

Anatidoen negupasa ugari eta anitz daude, antzara hankagorriztarena barne. Zikoina beltza, mokozabala, limikoloak, itsas enarak eta, modu nabarmenean, benarriza ere igarotzen dira bertatik. Ullibarri-Gamboa bereizten da ahate gorriztaren populazioak hartzen dituelako ezkontza osteko muda-fasean (mancada ), eta txilinporta lepo-beltzak negupasa bitartean. Gainera, urtegi hau ahate kanelaren Iberiar penintsularako sarrera-gune garrantzitsua izan da, alegia, bertako ahate buruzuriarekin hibrida daitekeen ahate inbaditzailearena.