Baserria

IMG_6734

Landetxea,  Areano izeneko baserrian dago, benetako euskal baserriaren itxurari eusten dion XVI. mendeko eraikin batean. Sarrerako arku ikusgarriak buru, berriki egindako birgaikuntza gustu onaren eta euskal landa-arkitekturarekiko errespetu eta kontserbazioaren adibide da.

Areano leku magikoa da, oso baketsua, eta ziur gaude bertan ondo sentituko zarela, eroso, etxean bezala.

Ezin hobea da egun batzuk igarotzeko familiartean, enpresa ikastaroak eta bilerak egiteko, edo zure bikotekidearekin egun batzuez gozatzeko.