Terraza

Etxeko txokorik iradokitzaileena. Baserrietako balkoi tipiko zabala, egurrezko habe sendoekin eta Kurtzebarriren ikuspegi ikusgarriekin. Ezin hobea paisaia behatzeko eta tokiko aire garbiaz gozatzeko. Eta, auskalo, zorte apur bat edukiz gero, baliteke ilargia mendi-gailur gainean ikusi ahal izatea.