ILUNSENTIA UDALAN

Udala Elizatea Arrasateri dagokio. Udalaitz mendiaren magaletan kokatuta, xarma berezia dauka. Udako egunei urrezko amaiera eman nahi izanez gero, nahitaez ikusi behar duzu ilunsentia Larrinetxe jatetxeko terrazatik. Eguzkia Anboto mendiaren tontor zorrotzaren atzean ezkutatzen da eta begi-ninian betiko grabatuta geratuko zaizun lorratz magikoa sortzen du. Une horri baserriko jakien anoa goxoekin eta sagardo natural hotz-hotzarekin laguntzen badiozu, egon ziur esperientzia ezin bikainagoa izango dela.