Arantzazuko Santutegia

Arantzazuko santutegia amildegi erraldoi baten gainean dago, bisitaria txundituta uzten duen paraje izugarri batek inguratuta. Oñati udalerriari dagokio, eta debozio- eta erromesaldi-tokia bihurtu da, hala nola euskal arte eta kultura erlijiosoaren adierazgarri. Inaziotar Bidea osatzen duten 3 tenpluetako bat da.

Nahitaez ikusi behar duzu bertako multzo artistikoa, Jorge Oteiza artistaren obrak -fatxadako 14 apostoluen eskulturak-, Eduardo Chillidaren burdinazko ateek eta Nestor Basterretxearen eta Lucio Muñozen margoek osatua.