Urbia

Mendilerro honetarako pasiera oso aukera ona da Arantzazuko santutegiaren bisitarekin uztartzeko. Izan ere, hortik hasten da leku zoragarri honetara daraman bidexka. Paisaiak liluratuta utziko zaitu: kareharrizko mendi-magal berde eta grisetatik sigi-sagan jaisten diren errekak; zaldiak eta ardiak lasai asko bazkatzen; eta inguruneko artzainentzako etxola txikiak. Pauso batera, ausartenek Euskadiko mendi-gailur garaienak topatuko dituzte: Aitxuri (1.551 m) eta Aizkorri (1.528 m).

Aholkua: berritu indarrak Urbiara heldutakoan topatuko duzun bordan. Bertan, sabela berotzen lagunduko dizun etxeko saldaz gozatzeko aukera izango duzu, baita etxeko gaztez eta txorizoez ere. Gainera, zaude ziur ingurune horretan guztia dagoela goxoagoa!