Leintz-Gatzaga eta Gatzaren Museoa

Leintz-Gatzaga landa-herria izan da tradizionalki eta ezaguna da, batik bat, bertako gatz-jardueragatik. Debagoiena Haranaren buruan dago, baso-paisaia ikusgarri baten parean. Hiriguneak euskal landa-xarma tipikoari eusten dio.

Gatzaren Museoak, Dorletako  gaztelu zaharraren pean, bertako gatz-iturburuaren inguruko jarduera erakusten du, mendeetan haraneko “bizitzaren gatza” izan zena. Bisita ezazu!