Apotzagako hilerria

Eskoriatzako inguruetan, muino txiki baten, hilerri bitxi hau dago, haranari begira. Forma zirkularrak Burdin Aroko “cromlech” deritzona dakarkigu burura. Hilerriaren perimetroa 20 lursail edo hilobi-gunetan banatzen da, Apotzagako auzoa eratzen duten baserrientzako bana.

Apotzagako hilerria mugarria izan daiteke gure herrialdeko hilobi-arkitekturan, arreta-deia bertan behera utzitako milaka urteko artea eta usadioak berreskuratzeko.