AITZORROTZERAKO IGOERA

Historiaz, kondairez eta paisaiez inguraturik dago Deba harana zaintzen duen harritzar ikusgarri honetarako bisita. Aitz Zorrotzek ematen dio izena gailurrean, Aizkorri-Aratzeko parkearen mutur batean, egondako gazteluari. Egun, haren ordez, XVI. mendeko baseliza bat dago, hegalean bertan, naturaren maisulan honetako protagonista nagusi.