URKULUKO BIRA

6,4 kilometro erabateko zoriontasun naturalean. Horixe neurtzen du Urkuluko urtegia inguratzen duen perimetroak, bidaiaria erabateko ongizatez, zorion naturalez, inguratzen duenak. Urkulu paraje ezezaguna da, turistentzat ez ezik, Gipuzkoako jende askorentzat ere. Beharbada, horretan datza bere xarmaren zati handi bat, baita “gipuzkoar erako” zoriontasuna eragiteko arrazoietako asko ere.

Urtegiko urak, nagusiki, Bolibar eta Urkulu ibaiek elikatzen dituzte, Aizkorri – Aratzeko Parke Naturalaren erraietatik bertatik jaioek.

Dela oinez, dela bizikletaz, korrika edo patinetan, asfaltaturiko ibilbide ezin hobea da haurrekin egiteko, beraz, pertsona gehienek egin dezakete, ia ez baitago desnibelik paseo zirkularrean.