ONGI ETORRI

 

Mikel nauzue, lerro hauen idazlea, Atxabaltarra, gizon jator eta xumea.

Euskaditik kanpora 15 urte eman ondoren egitasmo hau abiaraztea erabaki dut, nire jaioterrian, senide eta lagunengandik hurbil.

Kanpoan emandako urteek kanpo-ikuspegia garatzen lagundu didate, alegia, begirada zabaltzen, nire lurraldeari diodan maitasuna alde batera utzi gabe. Hala, tokiko atzerritarraren ikuspegia errotu da nigan, eta ziur nago lagundu egingo didala zure azalean jartzen eta lurralde honetako ondasunen berri zeuk aukeratutako ikuspuntutik ematen, zaren tokikoa zarela, zaren modukoa zarela.

Ondo ezagutzen ditut euskara eta ingelesa, eta frantsesez moldatu naiteke. Beraz, atsegin handiz lagunduko dizut zure komunikazioan Areanon egon bitartean.

Izugarri gustatzen zait kirola egitea, naturarekin harremanetan egotea bezainbeste, eta, batez ere, bidaiazale amorratua naiz. Beti izan naiz turista; orain, ordea har ditzadan nik munduko bisitari zein turistak eta Euskadi izeneko lurralde zoragarri hau ezagutu nahi duten lagunak.

Dena daukagu, etortzen bazara, berriz itzul zaitezen!

Zain gaituzu!

foto20